Elkarte gastronomikoak, etxebizitza komunitateak, portalak, garajeak eta bulegoak garbitzen ditugu, garbiketa orokorretatik hasi eta eguneroko garbiketa lanetaraino.
Elkarte gastronomikoen eta ostalaritza lokalen garbitzeari dagokionez, garbiketa orokorrak , sukaldeak, komunak, mahai zapiak, baxera eta beste hainbat elementu garbitu ahal izateko zerbitzua eskaintzen dugu. Lokalaren azaleraren eta bazkide kopuruaren araberako tarifa estandar baten bidez garbiketa zerbitzuaren fakturazio malgua daukagu. Horrela, lokalaren garbiketa orokorrari dagokion prezio finko bat egongo da, ondoren, bataz beste hilean zerbitzatzen diren otordu eta afari kopuruaren araberako tarifa gehigarria ezarriko da.”
