Gure kafea eta txokolatea Bidezko Merkataritzakoak dira
KALITATEZKO VENDING-A
- Kalitatezko zerbitzua
- Kalitatezko produktuak
- Kalitatezko arreta bezeroarentzat
Vending zerbitzua gure enpresako langileriaren bitartez egiten da, gailuak kargatzeko nahiz mantentzeko.
Makinak behar beste aldiz beteko eta mantenduko dira, modu egokian funtzionatzen dutela bermatzeko.
Produktuak garraiatzeko eta kargatzeko beharrezkoak diren ibilgailuak dauzkagu.
Makinak ordainketak egiteko duen sistema guztiz elektronikoa da, eta guztiek itzultzen dute kanbioa. Gainera, interesa izanez gero, saldoa pilatzeko giltza-sistema bat eta billeteak erabiltzeko aukera ere eskainiko dira.


Bidezko Merkataritzako kafea eta txokolatea

Bidezko Merkataritza merkataritza-sistema solidario eta alternatibo bat da. Bere helburua herrien garapena eta pobreziaren aurka lan egitea da.
Bidezko Merkataritzako produktuak tradizionalki Hegoaldeko herrialdeetan ekoizten direnak dira batik bat: jateko lehengaiak (kafea, tea, azukrea, kakaoa, fruta freskoa, fruitu lehorrak, zerealak) eta produktu prozesatuak (gailetak, pasta, marmeladak, txokolateak, edariak); arropa (kotoia eta egindako produktuak) eta artisau produktuak (apaingarriak, bitxiak, altzariak, paper-dendetako gauzak, jostailuak, osagarriak...).

Bezeroarentzako arreta
Bezeroarentzako arreta funtsezkoa da zerbitzu-enpresentzat.
Haien zalantza, galdera nahiz kexa guztiei erantzutea beharrezkoa eta oso onuragarria da guretzat. Horren guztiaren bitartez, egunero-egunero hobetzen saiatzen gara, baita erantzun eraginkorrak eta zehatzak ematen ere. Bidebarrik gorabehera guztiei gehienez ere abisua jasotzen denetik 3 orduan erantzuteko konpromisoa hartzen du (8:00etatik 20:00etara), eta gorabeheren % 90 eskaera iristen denetik 30 minutuan baino gutxiagoan konpontzen dira.

Zerbitzuak

EDARI BEROAK
Nagusiki, Bidezko Merkataritzako (Fair Trade) kafea eta txokolatea erabiltzen ditugu. Gainera, beste marka batzuk ere erabiltzen ditugu erreferentzia hauetan: Express kafea, kafe disolbagarria, deskafeinatua, esnea, kakaoa, tea limoiarekin, salda eta Irish Capuccinoa.
Gure makinek 8 eta 18 aukera desberdin ere izan ditzakete, makina modeloaren arabera, hala nola: ebakia, kafe hutsa, kafesnea, kafe luzea, deskafeinatua, tea, txokolatea, etab.

EDARI HOTZAK
Freskagarri eta edari isotoniko sorta zabala dugu, eta zukuak eta jogurt likidoak ere eskaintzen ditugu, jendeak gero eta nahiago dituelako. Coca-Cola, Fanta laranja eta limoia, Aquarius, “Alzola” ura, Pascual jogurt likidoa, zukuak...

MOKADUAK
Gure produktuak desberdinak dira gure bezeroen gustuen arabera, eta produktu berriak eskaintzen ditugu, bitamina askokoak, barra energetikoak, etab. Eta honako produktu hauekin egiten dugu lan batik bat: kainak, txikleak, gailetak, fruitu lehorrak, madalenak, KitKat, artozko opilak, txokolatezko croissant txikiak, zapore askotako sandwichak, etab.
Gainera, Innobasqueren Gosasun programako parametroak betetzeko, makinetan produktu hauek ere eskain ditzakegu: sagarra zatituta, All Bran bizkotxoa, yogur gaingabetua, Hero mueslya, Vidal Light patatak, Diet-Fibra fruta-anitzekoa, Kaliforniako intxaurrak, Digestive gailetak, Carretilla entsalada, Sarialis Bicentury, arroz-opiltxoak, etab.

BESTE BATZUK
Norbere burua babesteko ekipoak (NBBE): orotariko NBBEak banatzeko makinak ere eskaintzen ditugu, batik bat fabrika eta tailerretarako. Zerbitzu honi esker, produktu horiek gau eta egun egon daitezke eskuragarri eta material horien banaketa kontrolatuta izan daiteke.
Vendingeko altzariak: orotariko altzariak instalatzen ditugu, bereziki makinen inguruan erlaxatzeko eta atseden hartzeko eremuak sortzeko direnak. Instalazioa eta desinstalazioa egiten ditugu eta kasuan kasuko enpresaren espazioko eta makinen beharretara egokitzen gara.
Galde iezaguzu zure enpresarako produktu eta zerbitzuen aukerei buruz.