Filosofia

Gizarteratze-enpresa gisa ziurtatuta 2004tik

Bidebarriren partaidetzaren % 50 Oñatiko Udalari dagokio, % 40 Oñatiko Parrokiako Karitas-i eta % 10 sustatzaileari. Egoera hau, 1996an sortu zenetik mantendu da.

2004tik, Bidebarri Laneratze eta Gizarteratze Enpresa gisa dago izendatua (2004ko apirilaren 15eko EHAA,Laneratze eta Gizarteratze Enpresen Erregistroa: 2003/0009/1).

Bidebarri Laneratze eta Gizarteratze Enpresa gisa izendatua dagoenez, gure langileen % 50 eta % 75 artean bazterkeria egoeran edo gizartetik baztertuta geratzeko arriskuan dauden pertsonak izan behar dira. Pertsona horietako gehienak Lanbideren, Karitas-en eta herriko oinarrizko gizarte zerbitzuen bitartez iristen dira. Aipatu ditugun pertsonei laneratze eta gizarteratze prozesuan eta ekoizpen prozesuetan laguntzea da erakunde honetan dauden gainontzeko langileen eginkizuna.