Lege-oharra

Lege-oharra

 

Baldintza orokorrak

Webgune hau BIDEBARRI E.Z.S.L. erakundearena da. Erakundearen IFK B-20564613 da.
Webgunearen helbidea, jakinarazpenetarako eta komunikazioetarako, honakoa da: Zubillaga, 20 – 20560 Oñati (Gipuzkoa), eta helbidea elektronikoa bidebarri(arroba)bidebarri.org da.

Webgune hau erabiltzeak esan nahi du hemen azaldutako baldintzak onartzen direla, webgunearen bitartez eskainitako zerbitzu jakin batzuei aplikatzen zaizkien baldintza zehatzei kalterik egin gabe.

BIDEBARRI E.Z.S.L. erakundeak eskubidea du erabilera baldintza hauek eta beste edozein baldintza berezi edozein unetan aldatzeko.

Webgunearen edukien gaineko jabetza intelektuala.

Lege-testu honen edukia eta bidebarri.org webgunearen edukiak (testuak, irudiak, etab.) Aintzatespena-Ez-komertziala-CompartirIgual 4.0 Internacional motako Creative Commons lizentzia baten babespean daude.

Creative Commons Lizentzia
BIDEBARRI E.Z.S.L. erakundearen webgunea Creative Commons Aintzatespena-Ez-komertziala-CompartirIgual 4.0 Internacional License lizentziapean dago.

bidebarri.org webgunean hirugarren batzuen webguneetarako estekak daude, baina ezin ditu kontrolatu horien edukiak, erabilgarritasun teknikoa eta dituzten zerbitzuak. Hortaz, ez du inolako erantzukizunik izango webgune horietarako sarbideak huts egiten badu. Gainera, ez du erantzukizunik izango webgune horien edukiei eta eskaintzen dituzten zerbitzuei dagokienez, horien erantzukizuna haien jabeei baitagokie. Horrez gain, ez du erantzukizunik izango erabiltzaileei atari honetako esteka baten bitartez bisitatu den webgune batek eskainitako edukiak edo zerbitzuak kontsultatzeagatik eragindako kalteengatik.

bidebarri.org webguneak ez du bermatzen webgune honek eskaintzen dituen zerbitzuak etengabe egotea eskuragarri. Posible denean, webguneak aurretiaz emango du zerbitzuen etenaldien berri. Nolanahi ere, ez du erantzukizunik izango halabeharrezko arrazoien ondorioz zerbitzuak erabilgarri ez izateagatik eragindako kalte eta galerei dagokienez. Eta ez da atariaren mantentze-lanengatik, erabiltzaileen ekipoen konfigurazio desegokiagatik edo zerbitzua erabiltzeko adinako gaitasuna ez izateagatik gaizki funtzionatzearen erantzule izango.

Pribatutasun politika

bidebarri.org webguneak, Datuak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa betez, erabiltzaileei datu pertsonalak babesteko aplikatzen duen politikaren berri ematen die, erabiltzaileek berariaz, libreki eta boluntarioki erabaki dezaten bidebarri.org webguneari zerbitzuak eskaintzeko eskatzen dituen datu pertsonalak eman nahi dizkioten ala ez. Erabiltzaileak dokumentu hau irakurri ondoren webgunea erabiltzen jarraitzen badu, pribatutasun-politika eta datu pertsonalen tratamenduari buruzkoa berariaz onartzen dituela adieraziko du. Bestela, erabiltzailea webgunetik irten beharko da.

Era berean, erabiltzaileei jakinarazten zaie webguneko harremanetarako formularioen bitartez jasotako informazioa ez dela artxibatzen, ezta sailkatzen ere, eta formulario horien bitartez helarazitako zalantzei edo alderdiei erantzuteko bakar-bakarrik erabiltzen dela.

Erabiltzaileak formularioak betetzerakoan benetako datuak erabili behar ditu; datu zehatzak, osoak eta eguneratuak. Erabiltzailea bera izango da erantzule bakarra formularioetan datu faltsuak, zehaztugabeak eta osatu edo eguneratu gabeak erabili izanagatik eragindako kalte eta galeren aurrean.

Erabiltzaileak edo haren ordezkariak edozein unetan erabili ahalko ditu DPLOan eta gainerako araudi aplikagarrian ezarrita bezala bere datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta, egokia bada, aurka egiteko eskubideak. Horretarako, idazki bat bidali beharko du bidebarri(arroba)bidebarri.org helbide elektronikora edo BIDEBARRI E.Z.S.L., Zubillaga, 20 – 20560 Oñati (Gipuzkoa) helbidera, eta erabiltzaileak bere nortasuna ziurtatu beharko du.

Cookien politika

Webgune gehienek gutxieneko informazioa gordetzen dute beren erabiltzaileen jarduerari buruz. Informazio hori testu-fitxategi txiki bat da, eta “cookie” deitzen zaio. Fitxategi hori erabiltzailearen ordenagailuan biltegiratzen da.

Litekeena da BIDEBARRI E.Z.S.L. erakundeak cookieak erabiltzea erabiltzailea erakundearen webguneko orrialdeetan nabigatzen ari denean. BIDEBARRI E.Z.S.L. erakundeak cookie horiek erabiliko ditu webguneko trafikoa neurtu eta analizatzeko eta horrela webgunearen erabilpena errazteko eta bere edukia erabiltzaileentzat erabilgarriagoa izateko egokitzeko. Gainera, webgunera itzultzen denean erabiltzailea gogoratzeko ere badira, baita okerrak identifikatu eta konpontzeko ere. Bildutako informazio horretako ezerk ere ez du identifikatzen erabiltzailea modu pertsonalean.

bidebarri.org webgunean erabiltzen diren cookieak:

Google Analytics. erakundearen cookie-k ez dute zerikusirik BIDEBARRI E.Z.S.L. erakundearekin. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu Google-n pribatutasun-politika. Datuak ez dira kanpoko inolako enpresarekin elkarbanatzen.

Google Analytics-en cookie-n inguruko informazioa. 13/2012 Errege Lege Dekretua betez, BIDEBARRI E.Z.S.L. erakundeak jakinarazten dizu bere webgunean Google Analytics erabiltzen duela, hau da, Google, Inc. erakundeak eskaintzen duen analisi-zerbitzu bat. Google Analytics-ek cookie batzuk jartzen ditu zure ordenagailuan BIDEBARRI E.Z.S.L. erakundeari estatistikak emateko eta horrela webgunearen erabilera hobeto ezagutu ahal izateko. Googlek haren cookie-n jarraipena izan nahi ez baduzu zure ordenagailuan instala dezakezun osagarri bat garatu du: Google Analytics-en Opt-out osagarria.

Erabiltzaileak nahi izanez gero, cookieak jasotzen dituenean jakinarazpen bat ikusteko edo cookien instalazioa blokeatzeko moduan konfigura dezake bere nabigatzailea, baina horrek bere nabigazioa aldatuko luke, bisitatzen dituen webguneen funtzio asko erabilgarri izateari utziko liokeelako. Nabigatzaileetan cookien konfigurazioa aldatzeari buruzko informazio gehiago hemen: